OSASUN-ZERBITZUETARAKO SARBIDEA

OSASUN TXARTELAREKIN (OTI)

  • Erabateko sarbidea osasun-zerbitzu guztietara.
  • Hitzordua osasun-arazo batengatik eska daiteke, baina baita prebentziorako, erretzeari uzteko, pisua jaisteko, aldakako protesi bat jartzeko, laguntza bidezko ugalketarako, etab. Kontsulta medikoetarako, osasun-azterketetarako, tratamenduetarako, prebentziorako eta kirurgiak egiteko eska daitezke hitzorduak.
  • Beste autonomia-erkidegoetako osasun-txartelek ere balio dute.
  • Andaluziako edo edozein tokitako OTI bat, nonbaiten SNS (Osasun Sistema Nazionala) agertzen bada, baliozkoa da hemen, eta pertsona horri arreta guztia eman behar zaio desplazatu gisa.

OSASUN-TXARTELIK (OTI) GABE

OTI gabe osasun-zerbitzu GUZTIAK galtzen ditugu, premiazko osasun-arazoak, haurdunaldiko arazoak edo adingabeenak izan ezik (baldin eta ez badaude turista-egoeran).

  • Osasun-larrialdien kasuan: Hitzordu atzeraezina bertaratuta eskatu daiteke soilik, eta, gainera, fakturatzen da.
  • Haurdun dauden emakumeen osasun-sistemarako sarbidea OTI gabe: Haurdun dauden emakumeak gertuen duten osasun-zentrora joan daitezke. Zerbitzua ez da fakturatuko, baldin eta ez badaude turista-egoeran.
  • Adingabeen osasun-sistemarako sarbidea OTI gabe: Adingabeak gertuen duten osasun-zentrora joan daitezke, turista-egoeran ez badaude. Osasun-sistemara sartzeko eskolatze-ziurtagiria eta pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dituzte.
euEuskara